Beste garaipen batekin itxi du denboraldia GBCk, zaleen aurrean
Estudiantesen aurka 79-71 irabazi du Gipuzkoa Basketek, ACB Liga hamargarren postuan bukatuz.
Bukatu ditu denboraldiko lanak GBCk. Sito Alonsoren taldeak etxean agurtu du ACB Liga, aurtengoz, Estudiantesen aurka 79-71 irabazita. Hala, hamargarren postuan bukatu du Liga. Beraz, pozik egoteko moduan daude bai taldea eta bai zaleak ere, oporretara joateko era ezin hobea izan baita, etxean, eta garaipen duin batekin. Hori dela eta, Gipuzkoa Basketeko zaleek gogoz animatu dute gaurkoan ere euren taldea, eta partida bukatzean omenaldia eskaini diete.