'Hartu hitza' jarduera aldatu du Irutxuloko Hitzak
Eskuz idatz daitezke astekariaren azalak, Easo plazan, Olatu Talkaren barnean.
Olatu Talkaren barnean, Easo plaza Euskararen Plaza bihurtzekoa zen gaur goizean. Eguraldi ezegonkorraren ondorioz, ordea, ezingo da esperotako egitaraua behar bezala bete. IRUTXULOKO HITZAk, esaterako, ezingo du herritarrekin ‘Hartu hitza’ izeneko jarduera egin nahi zuen moduan bideratu. Herritarrei astekariaren azalak idazteko aukera eman nahi zien IRUTXULOKO HITZAk, baina aterperik ezean, ezingo du beharrezko materiala eraman: ordenagailuak, inpresora… beraz. Hala ere, haurrek edo helduek eskuz bete ditzakete azalak. Animatu!
Ahal den moduan, Euskararen Plazarako Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea iragarritako tailerrak egiten saiatuko da.