Liga lortzeko bidean da Realaren belar hockey taldea
Madrilen jokatu dute txuri-urdinek finalaren lehen partida, Club de Camporen aurka, eta irabazi egin dute.
Ohorezko Mailako Liga eskuratu nahi du Realeko belar hockey taldeak, berriro ere. Madrilen jokatu dute gaur txuri-urdinek Ligako finalaren lehen partida, Club de Camporen aurka, eta irabazi egin dute. Galtzen hasi dira bisitariak, baina bigarren zatian, berdinketaren gola lortu dute, eta shoot outs-etan erabaki da dena. Hala, 5-6ko markalailuarekin, Reala irabazlea izan da.
Datorren larunbatean, Bera Beran lehiatuko dira berriro ere bi taldeak, eta Realak irabazi ezkero, Liga eskuratuko du. Realak galduko balu, ordea, hirugarren partida bat jokatu beharko lukete txapelduna nor den erabakitzeko.