Abian da Donostiako Film In fantasiazko eta beldurrezko film laburren lehiaketa
Aurten ere Donostiako Sustapenak Film In lehiaketan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak 25 urte beteko ditu aurten eta, urteurrena ospatze aldera, hiriko leku beldurgarri eta fantasiazko istorioak ezagutzera eman nahi dituzte. Parte hartzaileek genero honetako film bat eta aurkeztu behar dute. Bi sari daude jokoan: bata 900 eurokoa, epaimahaiarena, eta bestea 300 eurokoa, ikusleena. Bideoak aurkezteko azken eguna abuztuaren 4a da.

