45 haur eta gaztek parte hartuko dute Izarrak Plazara talentu lehiaketan
Magoak, ballet dantzariak, abeslariak… Epaimahai baten aurrean euren dohainak erakusteko prest daude. Guztira 45 haur eta gaztek parte hartuko dute Izarrak Plazara lehiaketan, hamasei taldetan banatuta. Hurrengo pausoa finalerako sailkatzea izango da. Ostiralean, maiatzaren 30ean, arituko dira epaimahaikideen aurrean, ekainaren 7ko finalerako sailkapena lortzeko. Finala ikusleen aurrean izango da, Intxaurrondo kultur etxean. Sarrerak doan, baina kopuruz mugatuta, lekuak bete arte.