Igarotako bidearen kronologia bat

Ostegunean Lau-Haizetako baratzeak zozkatuko dituzte

921 pertsonen eskaerak onartu dituzte, eta orotara 83 baratze zozkatuko dira.
Lau-Haizetako baratzeak

Lau-Haizetako baratzeak

Hiri baratzeen parke publikoaren zerbitzua erregulatzen duen araudia Udalbatzan onartu denez, datorren ostegunean, ekainak 5, Lau-Haizetako 83 baratzeak esleitzeko zozketa egingo dute, eguerdiko 13:00etan. Guztira 921 pertsonak baratzeak lortzeko prozesuan sartu dira. 83 baratzetatik bi 18 pertsona ezgaituen artean zozkatuko dituzte; 18 eta 31 urte bitartekoen taldean, 121 eskaera onartu dira eta 20 baratze daude; 31 eta 60 urte bitartekoentzat 26 baratze daude eta 614 pertsonek eman dute izena; eta 61 urtetik gorakoen kasuan 168 pertsona daude 35 baratzentzako. Axier Jaka Ingurumen zinegotziak adierazi duenez, “lehenengo hiri baratzeen parkeaz ari gara; espero dugu etorkizunari begira mugarri arrakastatsua izatea eta bide berri hau urratzeak, beste batzuek irekitzeko aukera emtea”.
HITZAkide HITZAkide