Bostehun neska-mutilek Kontxako Errugbi Txapelketa jokatu dute
Hamabost klubetako 42 taldek parte hartu dute hondartzako txapelketan, eskola kiroleko denboraldiari bukaera emateko.
Euria zein eguzkia ikusi dute gaur goizean Kontxako Errugbi Txapelketa jokatu duten bostehun neska-mutilek. Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Errioxa, Burgos, Aragoi eta Akitaniako hamabost klubetako 42 talde aritu dira lehian, eskola kiroleko denboraldiari amaiera emateko. Txapelketa 11:00etan hasi da, eta 13:00etan amaitu da. Lehiaketaz gain, erlojuen parean, zortzi urte baino gazteagoentzako eremu bat prestatu dute, eta bertan tailerrak eta jokoak egin dituzte. Gainera, beste zelai batean ere, elbarritasun psikikoak dituzten haurrek ere partida bat jokatzeko aukera izan dute.
Ondorengo klubetako taldeek parte hartu dute: Donostiako Atletiko, Bera Bera, Arrasate, Beltzak, Eibar, Hernani, Irun, Ordizia, Zarautz, La Unica, Aparejadores de Burgos, Rioja, Ejea eta Capbreton. Hamahiru taldek hamar urtez azpiko mailan aritu dira, beste hamahiru hamabi urtez azpikoan, eta hamalau urtez azpikoan hamasei.