EH Bilduk elkarretaratzea egingo du Bulebarrean, 19:30ean, Espainiako erregearen abdikazioa dela eta
Espainiako errege Juan Carlos Borboikoaren abdikazioa dela eta, EH Bilduk elkarretaratzeak deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Donostian, Bulebarrean izango da protesta, 19:30ean, Independentzia leloarekin.
Era berean, EH Bilduk Euskal Herriko erakundeetan ekimen instituzional desberdinak garatuko dituela iragarri du, Donostian goizean egindako agerraldian.