Enertic inauguratu dute
Sustapenaren webgunean eska dezakete informazio gehiago.
55 enpresentzako lekua dago Enertic-en, eta dagoeneko 12 dira bertan kokatu direnak; beste bost enpresa izapideak egiten ari dira.
Euskal Herriko lehen eraikin ekoadimentsua da Enertic, eta dagoeneko erabilgarri dago. Gaur egin dute eraikinaren inaugurazio ekitaldia. Bertan izan dira proiektuan parte hartu duten erakundeetako ordezkariak eta baita beste hainbat eragile ere. Izan ere, Juan Karlos Izagirrek adierazi duen moduan, “elkarlaren ikur bat da Enertic”, eta eskerrak eman dizkie egitasmoan parte hartu duten guztiei; Iparraldeko Eukal Eureka klusterreko kideei, esaterako.
Gaurko inaugurazio ekitaldiak “garapenaren abiapuntuan” jarri dituela adierazi du Izagirrek, Enertic nazioarteko errefente bihurtzea espero baitute. Izan ere, energia berriztagarria, energia eraginkortasuna eta ekonomia berria edo smart bussines deituriko alorretan lan egiten duten enpresa aitzindariak bilduko dira Enertic-en; bertakoak nahiz atzerrikoak.
Bestalde, Izagirrek adierazi duenez, “hiria jasangarriagoa izateko beste pauso bat da Enertic. Badakigu industria dela ekonomiaren motore, baina guk ekonomia eredu ezberdin bat garatu nahi dugu, behetik gora garatzen den eredua”.
Martuteneko 27. industrialdean kokatua dago Enertic, eta inguruak jasango duen eraldaketaren lehen urratsa dela esan dute. Izan ere, “hirigintza, ingurumena eta indutria batuko dituen eremu eraginkor eta iraunkor baten aldeko apustua” egin dutela adierazi du alkateak.
Eraikin ekoadimentsua
Esan bezala, Enertic-en enegiaren inguruko hainbat jarduera garatuko dituzte, baina eraikina bera ere “eraikuntza iraunkorraren eredu” izatea espero dute. Zero emisioko berezitasun arkitektonikoa du. Elementu berriztagarriekin eraikia dago, eta bioklimatikoa da.
Bertan garatzen da i-Sare proiektua ere. Eraikinean bertan energia sortu, kudeatu eta merkaturatzea ahalbidetuko duen egitasmoa.
Eraikinak 5.750 metro koadro ditu sei solairutan banatuta eta guztia alokatu daiteke. Gainera, bertan jartzen diren enpresek lehentasuna izango dute Donostiako Sustapenak enpesei hazteko, nazioartekotzeko, lehiakortasuna hobetzeko edo finkatzeko eskaintzen dizkien doako zerbitzuak jasotzeko.
Enertic-en kokatu nahi duten enpresa edo profesionalek 943 482 800 telefonoan edo