
Finala bukatzea zegozkien sariak jaso zituzten partaideek, Josu Ruiz Kirol zinegotziaren eskutik. (Argazkia: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa)
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren baitan, palako finalak jokatu zituzten Donostiak eta Olaberriak, joan den larunbatean, eta donostiarrak izan ziren txapeldunak. Atano III.ean neurtu zituzten indarrak bi herriek, eta behin partidak jokatuta, zegozkien sariak jaso zituzten pilotariek Josu Ruiz Kirol zinegotziaren eskutatik. Honela geratu ziren partidak:
- DONOSTIA (Navarro-Sarasola) 35 / OLABERRIA (Arrieta-Olaran) 27
- DONOSTIA (Arozena-Oiartzabal) 40 /OLABERRIA-PM(Berasategi-Garrido) 37
Bestetik, egun bat lehenago, esku pilotako herriarteko txapelketari zegozkion partidak jokatu zituzten, Atano III.ean. Bertan, Donostiak eta Astigarragak lehiatu ziren, eta Donostia izan zen onena. Hala, finalerdietara igaro da Donostiako taldea, eta Lasarte Oria izango du hurrengo aurkaria; ekainaren 22an, Donostian, eta ekainaren 29an, Lasarten.
- Kadeteak: DONOSTIA 11 / ASTIGARRAGA 22
- Jubenilak: DONOSTIA 22 / ASTIGARRAGA 8
- Nagusiak: DONOSTIA 22 / ASTIGARRAGA 20

Gipuzkoako herriarteko pala finala. (Argazkia: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa)