Belakok Uliako haztegietan aurkeztu ditu kanta berriak
http://youtu.be/n2_DZ60JtX4
Mungiako musika taldeak zuzenean jo du ur biltegi zaharretan.
Belakoren lan berria ezagutu ahal izan zuten atzo kazetariek, Uliako haztegietan. Leku “zoragarri eta harrigarri” batean euren hiru abesti berri aurkeztuko zituztela iragarri zuten, eta horrela izan zen. Garai batean ur biltegi izandako espazioan musika tresnak atera eta lan berria aurkeztu zuten zuzenean.
Bizkaitarren bi EP argitaratu dituzte: AAAA!!!! eta Bele beltzak baino ez. Bakoitzean lau kanta jaso dituzte. Belako Rekords zigiluarekin kaleratu dituzte, hau da autoekoizpenaren bidetik egin dute lan berria. Larunbatean Musikaren Egunaren harira prestatutako programan parte hartuko dute, eta doan joko dute arratsaldean, Loiola kalean.
Erlazionatutako edukiaMusika kalera aterako dute