Badator Donostia Kriterium lasterketa
http://youtu.be/NF9kkjKttGw
Larunbat gauean ikuskizun ikusgarria berreskuratuko du hiriak, HiriBira Elkarteak piñoi finkoko bizikleten lasterketa bat antolatu baitu Saguesen. 80ko hamarkada arte Donostiako Klasikoarekin batera Bulebarrean egin ohi zen Gaueko Kriteriumaren izaera gogora ekarri nahi izan dute antolatzaileek. HiriBira Elkarteko Gorka Hoyos eta Aitor San Franciscorekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk. Donostia Kriteriumaren inguruko xehetasun guztiak kontatzeko. Bideo honetan ez ezik, joan den astean paperean argitaratu genuen elkarrizketan aurkituko duzu kriteriuma eta HiriBira Elkarteari buruzko informazio gehiago. Lasterketa honen laguntzaileetako bat da IRUTXULOKO HITZA, eta larunbatean lasterketaren berri emango dugu webgunearen bidez. Larunbat gauean jakingo dugu zein donostiarrek lortuko duen IRUTXULOKO HITZAren saria.