Larunbata gaueko ajearen ostean dator jaien azken eguna Kaian
Ajea alde batera utzi, festazaleak baziren gaur goizean Kaian. Hala ere, gaua gogorra izanagatik, piskanaka piskanaka esnatzen joan da Karmengo festen azken eguna. Trikitilariak, txaranga, tonbola eta txosna. Horiek izan dira goizeko protagonistak. Arratsaldean, berriz, kukaña izango da interesgune nagusia, 17:00etan. Mojito festa egingo dute geroago, 17:30ean, eta Kubako doinuek (18:00) eta Trakets taldeak (20:00) emango diete amaiera festei, datorren urtera arte.



