Zinemari, gizarteari, narratibari eta filosofiari buruzko hitzaldiak antolatu dituzte Zinemaldiaren harira
Zinema-ideiak eta zinema ideiaduna jardunaldietan, Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak eta San Telmo Museoak hitzaldi-ziklo bat antolatu dute; hitzaldi horietan, zinemak narratibarekin, filosofiarekin edo giza eskubideekin izan duen lotura aztertuko dute.
Sortu zenetik, zinemak kulturari buruzko arketipoak moldatu ditu eta imaginario kolektiboa zizelkatu du. Iraganeko garaiak irudikatzen ditugunean, nahi gabe ere honako film hauetako fotogramak etortzen zaizkigu gogora: Ben-Hur, A Man for All Seasons, Barry Lindon edo Schindler’s List. Literatura-kontakizun handiak (Gerra eta bakea) zinemako bertsioei esker egin dira ezagun, askotan jatorrizko bertsioa ere gainditzen dutela (The Collector); bestalde, fikzio-zientziako filmekin (Metropolis, Blade Runner…) etorkizunari buruzko geure ikuspegia bideratzen da. Errealitateak eta zinemak elkarri elikatzen diote. Zenbait ideia zinemaren hizkuntza berezira eraman dira; zinemagile hilezkorren obrek hausnarketa eragin izan digute, eta zenbait film askotariko saiakuntzen sorburu izan da (Vértigo y pasión, Lo que Sócrates le diría a Woody Allen, Bioética para legos…).
Zinema-ideiak eta zinema ideiaduna jardunaldietan, Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak eta San Telmo Museoak (CSICen Filosofia Institutuaren, EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen, Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren eta Donostia 2016ren laguntzarekin) hitzaldi-ziklo bat antolatu dute; hitzaldi horietan, zinemak narratibarekin, filosofiarekin edo giza eskubideekin izan duen lotura aztertuko dute.
[box]
JARDUNALDIEN EGITARAUA
Irailak 15, astelehena – San Telmo Museoko Ekitaldi Aretoan
19:00 Hasiera-ekitaldia: Jose Luis Rebordinos (Donostia Zinemaldiaren zuzendaria).
Ondoren:
Cine y Sociedad
Victoria Camps (UAB) eta Amelia Valcárcel (UNED) filosofoen arteko solasaldia
Moderatzailea: Roberto R. Aramayo (IFS-CSIC)
(Gazteleraz)
Irailak 16, asteartea – Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusian:
Zinema eta Giza Eskubideak
11:00 Mahai-ingurua: Josemi Beltran(Donostiako Udala) eta Fermin Muguruza (musikaria eta zinemagilea)
(Euskaraz)
12:30 Mahai-ingurua: Maru Solores (zinema-zuzendaria) eta Juanjo Alvarez
(UPV/EHU. Globernance)
(Gazteleraz)
Irailak 16, asteartea – San Telmo Museoko Ekitaldi Aretoan
Zinema eta Narrazioa
19:00 Solasaldia Iratxe Fresneda (irakaslea), Irati Jiménez (idazlea) eta Koldo Almandoz (zinema-zuzendaria)
Moderatzailea: Antonio Casado da Rocha (UPV/EHU)
(Euskaraz)
Irailak 17, asteazkena – San Telmo Museoko Ekitaldi Aretoan
Cine y Filosofía
19:00 Manuel Cruz (UB) filosofoaren eta Roberto R. Aramayo (IFS-CSIC) filosofoaren arteko solasaldia.
Moderatzailea: Txetxu Ausin (IFS-CSIC. Globernance)
(Gazteleraz)
[/box]