Ekoguneak Udazken Festa egingo du urriaren 18an
Haur, familia, gazte eta helduei zuzendutako jaia antolatu du Miramongo Kutxa Ekoguneak, urriaren 18rako: Udazken festa. Bertan, EkoBira kontsuko iraunkor azoka, tailerrak eta bisita gidatuak egingo dituzte. Interesa duen edonorentzat irekia egongo da, baina jardueretan parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago Ekogunearen webgunean..
Ekogunera joateko autoa etxean uzteko gomendatu dute arduradunek. Honako autobusak har daitezke Ekogunera joateko: 26 Amara-Ospitalean, 31 Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 35 Arriola, Antigua-Aiete-Ospitaleak, G1 Hernani-Aiete-Donostia eta G2 Andoain-Urnieta-Hernani-Donostia.
UDAZKEN FESTA, EGITARAUA:
- 10:30-15:30. EkoBira kontsumo iraunkor azoka.
- 10:30-13:30. Baratze eskolara bisita gidatuak.
- 11:00-13:00. Argazki maratoia: Istorio motzak argazkien bidez (10-16 urte artekoentzat).
- 11:00-14:30. Hip Hip Urri: Txori jantokiak (3 urtetik gorakoentzat).
- 12:30-14:00. Dora Salazarren Mujer Arbol eskulturaren inaugurazioa.


