'Bye Bye Barcelona' dokumentala, Konstituzio plazan
2016 Desokupatu jardunaldien programaren barruan egingo dute proiekzioa.
Europako Kultur Hiriburutzaren harira, ‘Donostia ez dago salgai! 2016 desokupatu’ jardunaldiak egiten ari dira. Joan den asteburuan egindako hitzaldi-eztabaidaren ondoren, proposamen berriak egitera eta jardunaldietan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Bihar, ostirala (urriak 24) Bye Bye Barcelona dokumentala proiektatuko dute, 21:00etan, Konstituzio plazan.
Programan, azaroaren 1erako, aurreikusita zegoen inkesta hiritar bat, baina jaieguna izanik, eguna aldatu dute, eta aurrerago egingo dute, azaroaren 15ean (11:30ean). Ironiaz eta satiraz beteriko antzezpen baten bidez egingo dute inkesta, Bretxan. Horrela, denbora gehiago lortu nahi dute antzezpen hau prestatzeko. Azaroaren 1ean Kortxoenean geratuko dira beharrezko material guztia prestatzen hasteko. Azaroaren 13an entsegua egiteko geratuko dira 19:00etan Kortxoenean. Traje dotore bat eraman behar da entseguan parte hartzeko.
Azaroaren bigarren hamabostaldian ere hainbat jarduera egingo dituzte, egunak eta lekuak oraindik zehaztu ez dituzten arren. Besteak beste, Marina Garcesen Desmarcar Barcelona konferentzia proiektatuko dute.