Euskal Herriko Surf Txapelketa jokatuko dute Zurriolan
Nahi duen guztiak parte hartzeko lehia irekia izango da, asteburu honetan bertan.
Olatu artean maniobrarik onenak egiten saiatuko dira euskal surflaririk onenak, asteburu honetan. Izan ere, Euskal Herriko Surf Txapelketa jokatuko dute, Zurriola hondartzan. Emakumeetan maila bakarra egongo da, Opena; eta gizonezkoetan, berriz, bi maila banatuko dituzte, Masterra (40 urtetik gorakoentzat), Seniorra eta Opena. Izen ematea atzo gauean itxi zuten, 150 partaideko gehienezko partaidetzarekin.
Bodyboard lehiak ere jokatuko dituzte, Open, eta 18 eta 16 urtetik beherako mailetan.