
‘Musarañas’ filmeko zuzendari eta protagonistak atzo, Viktoria Eugeniaren kanpoaldean. (Argazkia: Iñigo Royo)
Macarena Gomez, Luis Tosar eta Hugo Silva aktoreek parte hartu dute Alex de la Iglesiak ekoiztutako filmean.
Bi ahizpen harreman toxikoa dakar pantaila handira Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak. Gaur arratsaldean hasiko da jaialdia, espainiar ekoizpen batekin, Esteban Roel eta Juanfer Andresen
Musarañas beldurrezko melodramarekin. Emanaldia Antzoki Zaharrean izango da, 19:45ean, eta sarrerak agortu egin dira.
50eko hamarkadako Espainian girotuta dago filma. Naftalinaren, frankismoaren, gerraren eta erreprimitutako desioen usaina dario lan honi. Macarena Gomez aktorearen pertsonaiak bere ahizpa zaindu behar du. Ama hil egin da, eta aita desagertu egin da. Traumaz eta obsesioz betetako istorioa da.
Emanaldia hasi baino lehen, eta zale guztiak aretora sartu baino lehen, zonbiak protagonista bihurtuko dira.
Bretxatik Bulebarrera ibili beharko dute, Behobia Z lasterketa berezian.