Behobia Z lasterketa. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXV. asteko balorazioaren arabera, orotara iaz baino parte hartzaile gutxiago izan dira aurten, baina harrera ona izan da, batez ere, proiekzioez gain antolatu diren jardueretan.
Hala, aurten 13.983 pertsonak ikusi dituzte filmak (iaz 11.124 ikusle), eta gainerako jardueretan (erakusketak, Behobia Z lasterketa, kontzertuak…) 10.154 pertsonak parte hartu dute. Orotara, 24.137 izan dira (iaz 26.470).
Antolatzaileen arabera, Gugan enpresak kudeatutako Nekrogune sail paraleloak Beldurrezko Astearen izaera parte hartzailea areagotu du berriz ere. Fortuna Kirol Elkartearen laguntzarekin antolatutako Behobia Z lasterketa, berriz, aretoetatik kanpoko giroa zabaltzen lagundu omen du. Gastronomia lagun zuen Monsterchef ikuskizuna izan da zinemaldiaren beste une gorenetariko bat. Eta Donostia 2016k gidaturiko bideojokoen inguruko sortze foroa ere nabarmendu dute.
Euskararen presentziari dagokionez, haurrentzako bi emanaldi antolatu dituzte Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean. Bestetik, Viktoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean eskaini dituzten 12 film, lehiaketan parte hartu duten 14 film laburrak, saio historikoko 10 film labur eta beste proiekzio berezi batzuk izan dira euskarazkoak. Hau da, 14 film luze eta 26 film labur. Guztira, 3.183 ikusle izan dira euskarazko proiekzioak ikusi dituztenak.
Joxean´s hil eben filmak gazteen artean izandako harrera nabarmendu dute.
Zinemaldia azaroaren 1ean amaitu bazen ere, Beldurrezko Astearen harira antolaturiko
erakusketak ikusgai daude oraindik.
Abenturak ganbaran Jiri Bartarekin
Udal Liburutegiko Ekitaldi aretoan, azaroaren 9ra arte.
Subterfugeren erdira bidaia
Okendo kultur etxean, abenduaren 5a arte.
Deising
Udal Liburutegi Nagusian, azaroaren 15a arte.
10 urte komikian – ‘Dibbuks’ katalogoa bere egileen eskutik
Fnac-en, abenduaren 8a arte.