Zinema feministaren hirugarren ikustaldia egingo dute astelehenetik ostegunera
Agnes Varda eta Claire Denis zinegile feministen lanak erakutsiko dituzte aurtengo jaialdian.
Emakumeen Etxeak eta Donostia Kulturak Zinema Feministaren jaialdia antolatu dute hirugarren urtez. Oraingoan bi agertokitan banatuko dituzte emanaldiak: Antzoki Zaharrean eta Lugaritz kultur etxean. Saio guztiak 19:00etan eskainiko dituzte, doan.
Egitaraua:
-Azaroak 10, astelehena (Antzoki Zaharra): Una mujer en Africa – White material (2008)
-Azaroak 11, asteartea (Antzoki Zaharra): 35 tragos de ron (2009)
-Azaroak 12, asteazkena (Lugaritz kultur etxea): Reponse de femmes: notre corps, notre sexe (1975)
-Azaroak 13, osteguna (Lugaritz kultur etxea): Las Playas de Agnes (2008)