Arantxa Urretabizkaia, Ernest Lluch kultur etxean
Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947) idazleak Ernest Lluch kultur etxeak antolatutako Solasean… programan parte hartuko du, abenduaren 2an, asteartea. Bere lanaren, ibilbidearen zein sormen-unibertsoaren giltzarriak jorratuko ditu Felipe Juaristi (Azkoitia, 1957) idazle eta kazetari ezagunaren eskutik.70eko hamarkadan Lur taldearekin, Saizarbitoriaren eta Sarasolaren eskutik, eman zituen lehen urratsak letren munduan. Zergatik Panpox? (1979) nobelarekin XX. mendearen bigarren zatiko euskal narratibaren idazle nabarmenetako bat bilakatu zen. 1982an Kritikaren Sari Nazionala jaso zuen Maitasunaren magalean poema liburuagatik. Idazle gisa ez ezik, prentsan, irratian eta telebistan ere lan egin du, eta Euskaltzaindiako akademikoa da.



