Industria turistikoaren ondorioak aztertuko dituzte
Gaur Koldo Mitxelena Kulturgunean mahainguru bat egingo dute 19:00etan. Industria turistikoaren ondorioak eztabaidagai izenburupean, solaskideek industria turistikoaren ondorioak aztertuko dituzte. Xabier Arberas (Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea), Peio Etxeberri-Aintxart (Ipar Euskal Herritia), Felix Soto (Uliako auzo elkartea) eta Mikel Alonso (arkitektoa, Donostia) izango dira mahainguruan. Ekitaldi hau Donostia ez dago salgai! 2016 desokupatu lelopean Donostian egiten ari diren jardunalien barruan dago. 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren karietara indartzen den hiri-ereduari buruz herritarren artean eztabaida eta erantzuna bultzatu nahi dute.