
Isabel Alba artxiboko irudi batean, ‘Kameraren atzetik: Irudien bidez narrazioak egitea’ liburua aurkeztu zuenekoa. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Oviedoko Cambalache proiektu sozial autogestionatuarekin argitaratu du.
Gidoilari moduan atera zuen bizitza aurrera, baina umetan idazle izatearekin egiten zuen amets. 2003an argitaratu zuen bere lehen nobela,
Baby Spot, eta, 2011. urtean
La verdadera historia de Matias Bran eleberriaren lehen zatia. Egun, bigarren zatia prestatzen dabil. Trilogia bat osatzea du helburu. Orain
65% agua liburua aurkezten ari da, eta Donostian ere izango da, ostegunean, Amarako Kaxilda liburu dendan (19:00). Eduardo Romero editorearekin egongo da, Oviedoko
Cambalache proiektu sozial autogestionatuko kidearekin. Gizon eta emakume baten harremanaren inguruko liburu bat da.
17 urterekin TVEko
Barrio Sesamo saioan lortu zuen lehen lanpostua.
La bola de cristal saioan aritu zen ondoren. Marrazki bizidun askotan ere ibili da,
Willy Fog eta
Zipi eta Zape, besteak beste. Filosofia ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Bere amak, Lolo Ricok,
Televisión fabricada en mentiras liburua idatzi eta gogor salatu zuen telebistaren manipulazioa. Ikus-entzunezko munduan betatuta egotera iritsi zirela salatu du. Bere ahizpa Euskal Herrirantz zetorrela ikusita, harekin etortzea erabaki zuen. Donostiara iritsi zen 1994. urtean. Larrotxenen urte luzez ibili zen eskolak ematen. 2011. urtean,
Kameraren atzetik: Irudien bidez narrazioak egitea liburua idatzi eta argitaratu zuen. Geroztik, literatura munduan murgildu da.