Mikel Laboa gogoratuko dute Tomasenen, irrati performance batean
Artista donostiarrari buruzko emanaldi bat prestatu dute haren heriotzaren 6. urtemugan. Xabier Erkizia eta Arantxa Iturberen irrati-performance bat izango da, Marisolekin bakarrizketan izenekoa. Altzako Tomasene kultur etxean izango da ekitaldia, 19:30ean. Sarrera doan izango da, aretoa bete arte.
Memoriak. Mikel Laboaren biografia bat argitaratu du duela gutxi Mari Sol Bastidak. Nerabeak zirela ezagutu zuten elkar Laboak eta Bastidak, eta eta bizitza bat sortu zuten elkarrekin. Hala, 50 urte inguruan elkarrekin bizitako momentuak jaso ditu liburuan musikari ezagunaren alargunak. Laboa 2008ko abenduan hil zen, gaurko egunez, 75 urte zituela. Medikuntza ikasi zuen, baina musikari eskaini zion bere bizitza, eta euskal musika garaikidean izen oso entzutetsua izan da. Beti ondoan izan zuen Mari Sol Bastida, beraz, zein egokiago bere memoriak idazteko. Azken batean, elkar ezagutu eta elkarrengandik urrundu behar izan zuten tartea jaso du Bastidak bete memorietan; 1950 eta 2008 urteen artean gertatutakoa bereziki, baina protagonisten haurtzaroko kontakizunak ere jaso ditu.