Gipuzkoako ligako bigarren jardunaldia jokatu dute arraunlariek, eta hiriko ontzia txapelduna izan da gizonezko seniorretan
Donostiarraren batel irabazlea, estropada bukatu duenean. (Argazkia: Donostiarra Arraun Elkartea)
Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldietako bat jokatu dute Pasaian, ehun batel inguruk, gaur arratsaldean. Tartean ziren Donostiarran Arraun Elkarteko kideak, batel batekin, eta lorpen polita egin dute. Izan ere, bere mailako azkarrena izan da Donostiarraren batela, 9 minutu eta 17 segundoko denborarekin. Julen Elizasu, Zapiain, Collazo eta Gorostiaga aritu dira arraunean Donostiarraren ontzian, patroi lanetan, berriz, Urkola aritu da. Klubaren historian batel batek lehen postua eskuratzen duen lehen aldia izan da.
Zehazki, bederatzi batel lehiatu dira gizonezko seniorren mailan, eta Donostiarraren atzetik geratu dira honako taldeak, hurrenez hurren: San Juan (9:19), Zarautz B (9:34), Mutriku (9:45), Getaria (9:53), Zarautz A (10:03), Kiriko (10:28) eta Ibaialde (11:49).
Euripean aritu dira lanean arraunlariak, Oiartzungo Itsaslapurrek antolatutako estropadetan.