Igarotako bidearen kronologia bat

Donostia 2016ko lantaldeak hamabi proiektu aurkeztu dizkie herritarrei

Antolatu dituzten bost saioetako lehenengoa izan da gaurkoa, Lugaritz kultur etxean

(Argazkia: Donostia 2016)

(Argazkia: Donostia 2016)

Donostia 2016 proiektuaren arduradunek ekitaldi irekiak antolatu dituzte hilabete honetan, herritarrei DSS2016EU proiektua ezagutzera emateko helburuarekin. Ekitaldi horien bitartez, herritarrek aukera izango dute Donostia 2016ren lantaldearen eskutik programazioaren lehen aurrerapen bat ezagutzeko. Orotara, bost saio egingo dituzte eta gaur bertan egin dute lehenengoa, Antiguako Lugaritz kultur etxean. Herritarrek hamabi proiektuen informazioa jaso dute. AHOTSEN ITSASARGIA 1. Uda-gau bateko ametsa William Shakespeareren betiereko lanaren aparteko emankizuna. 2016ko ekainaren 21etik uztailaren 24ra, DSS2016EU lurraldean. 2. Corners Of Europe Europako kanpoaldeko artea konektatu da. 2015-2016an, DSS2016EU lurraldean. 3. In var ietate concordia Ba al zenekien Donostian 100 inguru hizkuntza hitz egiten direla? 2015-2016an, Donostian. 4. Emusik Zer soinu egiten dute aldi berean jotzen diren 20.000 musika tresnek? 2016ko apirila eta maiatzean,DSS2016EU lurraldean. BAKEAREN ITSASARGIA 5. Bake-ituna Bakearen inguruan Europan antolatutako erakusketarik handiena. 2016an, DSS2016EU lurraldean. 6. Antzerki forum: eta hik zer? Elkarbizitza eta adiskidetzea bultzatzeko antzerki parte hartzailea. 2015-2016an, DSS2016EU lurraldean. 7. Dance 2gether Elkarrekin bizitzeko gai bagara, elkarrekin bizi gaitezke. 2015-2016an, DSS2016EU lurraldean. 8. Harea artean Sormena, artea eta Sahararen egoerari buruzko hausnarketa, haima baten azpian. 2016ko apiriletik ekainera, Donostian. BIZITZAREN ITSASARGIA 9. Hirikilabs Ondoren irakasteko ikastea. 2016an, DSS2016EU lurraldean. 10. Time Machine Soup Gustuaren zentzuarekin jolasteko happening bat. 2016ko otsailean, DSS2016EU lurraldean. 11. 2016 bidea Paisaia, artea eta kultura 2016ko martxotik urrira, DSS2016EU lurraldean. 12. Europar elkarrizketak Herritarrek Europari buruzko auzietan parte hartzeko eztabaida irekiak 2015-2016an, DSS2016EU lurraldean.  
HITZAkide HITZAkide