(Argazkia: IRPH Stop Gipuzkoa)
IRPH indizea baliogabetzen duen hogeita hamar epaitik gora lortu dituzte, eta Kutxabank zigortu egin dute, “indize horren bidez kobratutakoak itzultzera behartuz”. Baina Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak aurkeztu zuten lehenengo epaia bertan behera utzi zuen. Horregatik, Gipuzkoako IRPHak kaltetutakoen elkarteak, Stop Kaleratzeak plataformaren babesarekin, indizearen aurkako helegitea jarri eta Espainiako Auzitegi Gorenera joko du. Gainera, Europar Batasuneko Justizia Epaitegiari ere aurretiko galdera egingo dio.
Halaxe azaldu zuten elkarteko bozeramaileek atzoko agerraldian, eta gehiegizko indizi honen erantzule politikoak salatu nahi izan zituzten. “IRPHa banku ugarik aplikatzen dute estatu osoan, baina Gipuzkoan Kutxabank da indize hau gordintasunez erabili duena. Eta astakeria honen erredun Kutxabanken erantzule politikoak dira: PNV, PSE eta PP, Kutxaren administrazio kontseiluan emandako botoekin espresuki eta behin baino gehiagotan IRPHaren abusuari babes
eman diotenak. Sufrimendu gehiegi eragin duen abusua, zenbait adiskide etxea galtzeraino”.
Horrenbestez, epaitegietan borrokan jarraituko dutela ziurtatu dute, IRPH guztiak baliogabetu arte. “Errudunentzat epaiketa eta zigorra eskatzen dugu”.