Igarotako bidearen kronologia bat

Korrikari ongi etorria emango diote auzotarrek

Hainbat jarduera prestatu dituzte Korrika egunerako eta aurreko egunetarako ere.

(Argazkia: Agurtzane Altuna)

(Argazkia: Agurtzane Altuna)

INTXAURRONDO: – Martxoak 20, ostirala: Hizkuntzei buruzko hitzaldia eta jolasak HaurTxokoan (18:00etan). – Martxoak 21, larunbata: Jolasak eta bisita gidatua erakusketara. Jolasak Haurtxokoan (18:00etan). – Martxoak 22, igandea: Korrika pasata, salda izango da Intxaurrondo zaharrean.Bazkari herrikoia Zulo Zahar Elkartean eta kontzertua gaztetxean. LOIOLA: -Martxoak 22, igandea: Egia Alaia musika taldea goizean eta bazkaria Hontza Elkartean. EGIA: – Martxoak 17, asteartea: Euskorrika jolasak Haur Txokoan (17:30) eta Gartxot filmaren emanaldia Egia Kultur Etxean (19:00). – Martxoak 18, asteazkena: Korrika Txikia auzoan zehar, erromeria (16:30ean, Plaza Haundin), Korrika lekuko tailerra (17:30ean, Gaztelekuan). – Martxoak 20, ostirala: Korrika kamiseta tailerra (17:30ean, Gaztelekuan) eta Ez da kasualitatea bertso musikatua (20:00etan, Le Bukowskin, Sarrera 3 euro). – Martxoak 22, igandea: Gosari mundiala musikaz girotuta 09:00etan (Donostigain, Arrano eta Urzaleak-ek antolatuta). 10:00etan Korrika! MARTUTENE: – Martxoak 22, igandea: Goizean festa parkean (zunba, argazkiak, hamaiketakoa). Ondoren, kalejira eta bazkaria Sorgintxulo txokoan. PARTE ZAHARRA: – Martxoak 21, larunbata: 12:00etan hasi eta gaua arte, Korrika jaia: Kantujira berezia, barrikote-bazkaria, haur jolasak, erromeria ibiltaria, korrikaraokea… AMARA BERRI: – Martxoak 22, igandea: Korrikari ongi etorria. Gosari herrikoia txistulariekin, Irun plazan, (ARCCO sarreran), 9:30ean. BIDEBIETA: -Martxoak 21, larunbata. Korrika Txikia 16:30ean. Ondoren, Isasa parkean, txokolate jana. -Martxoak 22, igandea: Goizeko 8:00ak aldera, diana. GROS: – Martxoak 21, larunbata: Korrika jaia Katalunia plazan, 17:00etatik aurrera. Dantza taldeak, haurrentzako ginkana, Gaztelekua kalean, graffitia, txokolate jana, erakusketa, jatekoa eta edatekoa, ezustekoak… – Martxoak 22, igandea: Harrera Korrikari 11:30ean. Ondoren, poteoa eta barrikotea Marruma Elkartean. ALTZA: – Martxoak 17, asteartea: ‘Burdin-hariak eta plastikozko goilarak (Maitasun lubrikatua). Kartzelari buruzko gogoeta musikatua Herrerako Elkartean, 19:30ean. – Martxoak 18, asteazkena: Korrika Txikia, Altza eta Oleta Harri Berri herri ikastetxeak, 11:00etan. Altza herri ikastetxetik Harria parkera. – Martxoak 20, ostirala: Kontzertua Gazte Asanbladaren eskutik, Altzania Elkartean. – Martxoak 21, larunbata: Herria apaindu, Korrika 19ri harrera egiteko. – Martxoak 22, igandea: Ongi etorri Korrika 19 Altzara! Buenavistan 8:50ean.
HITZAkide HITZAkide