Donostiarrak Korrikan parte hartzera deitu ditu arraunzaleak
Parte Zaharrean, Kale Nagusian hartuko du lekukoa, 11:40an
Arraunzale eta zaleek elkarrekin metro batzuk egiteko deia zabaldu du Donostiarra Arraun Elkarteak. Gainera, Donostiarraren kamiseta edo kamiseta zuri bat soinean dutela etortzera animatu dituzte. Korrikaren lekukoa Kale Nagusian hartuko dute, Bergara Etxean, 11:40ak aldera. Traineruen patroiek hartuko dute, porturaino, bertan Donostiako Piratek hartuko dute erreleboa.