
Aitzol Goikoetxea eta Nora Unanue, Añorgan, Donostiako azken metroak egiten. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Lau ordu baino gehiago izan da Korrika Donostian. Bidebietara 8:33an iritsi da, ordutegiak ezarritako unean; irten, aldiz, atzerapenarekin irten da, 13:00ak inguruan. Izan ere, Grosen eta Parte Zaharrean bildutako jendetzak, batez ere, atzeratu du euskararen aldeko tropelaren ibilia. Azkenean, Añorgara iritsi da, hirian 32.000 metro egin eta gero, eta lekukoa 107 eragileren eskuetatik pasa ondoren. Añorgan, Korrikari agur esateko, jende andana bildu da. Añorgako Kultur eta Kirol Elkarteak eta Amassorrain ikastolak osatu dute Donostiako azken kilometroa: lehenak, Agurtzane Manterola presidente berriaren eskutik; bigarrenak, Nora Unanue eta Aitzol Goikoetxea ikasleen bitartez.
-
-
Añorgako gaztetxoak, aurreko Korrika iristeko zain. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
-
-
Korrikako aurreko edizio bateko irudia Añorgan. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
-
-
(Argazkia: Aritz Sorzabal)
-
-
(Argazkia: Aritz Sorzabal)
-
-
(Argazkia: Aritz Sorzabal)
-
-
(Argazkia: Aritz Sorzabal)