IRUTXULOKO HITZA ere euskahaldun!
Korrikaren lekukoa hartu zuen Donostian, Donostia 2016 gunearen parean
Irutxuloko Hitza zalez eta euskahaldunez inguratuta egin zuen korrika tokiko hedabideak joan den igandean. Askok astekaria eskuan zutela egin zuten korrika IRUTXULOKO HITZArei zegokion kilometroan. Hain zuzen, Irutxuloko Hitza zale batek GoPro kamera batekin grabatu zuen Erdialdeko zati hau, bideoan ikus daitekeen bezala. Donostia 2016 gunetik San Martin kalerainoko bidean eraman zuen lekukoa IRUTXULOKO HITZAk.