![orixe saria finala](http://irutxulo.hitza.eus/site/files/2015/03/orixe-saria-finala.jpg)
Bi kanporaketaren ostean, bihar gauean egingo dute Añorgako Orixe Sariaren finala. Duela bi asteko kanporaketatik Mikel Artola, Xabier Sukia eta Ander Lizarraldek lortu zuten finalerako txartela; eta aurreko ostiralekotik Xabier Legarreta
Arano, Arkaitz Oiartzabal
Xamoa eta Nahikari Gabilondo sailkatu ziren. Mikel Artola, Ander Lizarralde, Xabier Legarreta
Arano eta
Xamoa-rentzat lehen aldia izango da finalean.
Bertso saioa afalostean izango da, Jolas Etxean. Bertan dago 20:30ean hasiko den afarirako izen emateko zerrenda.