Udal Gobernuak 7.742.322 euro gehituko ditu iaztik luzatutako aurrekontuari, eta 80 proiektu babestuko ditu.
Aurrekontu partehartzaileen proiektua beteko duela adierazi du udal Gobernuak. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Udal Gobernuak aurrera aterako ditu aurrekontu parte hartzaileak, eta horretarako, iazko aurrekontua luzatzearekin batera, Lasala eraikinaren salmentatik aterako duen dirua erabiliko du hiritarrek proposatutako 80 proiektu finantzatzeko. Horrela, Guztira 23.875.265 euro bideratuko dituzte aurrekontuetako proiektuak betetzera. Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek, Ogasun arduradun Jabi Vitoriak eta Herri Partaidetza zinegotzi Axier Jakak aurkeztu dute aurrekontu proiektu berria gaur udalean, eta proposamena udalbatzarran onartu beharko dute.
Hain zuzen ere, Lasala eraikinaren salmentarekin 7.742.322 euro jasotzea aurrikusi du Ogasun arduradunak, eta kreditu gehigarria hirian inbertitzeko erabiltzeko asmoa dutela adierazi du: “Diru sarrera horretik 5.237.640,05 euro auzoetan herritarrekin adostutako proiektuetara bideratuko da nagusiki; horrela, luzatuta dagoen aurrekontu horretan dagoeneko martxan dauden proiektuei, orain berriak gehituko zaizkie”.
Lasala eraikina erosteko bi proposamen jaso ditu udalak, eta proiektuak aztertzen ari dira aste hauetan; Vitoriaren esanetan, hilabete barru iragarriko dute proiektu irabazlea.
Juan Karlos Izagirrek adierazi duenez, hiritar askok parte hartu dute aurtengo aurrekontuak partehartzaileak izan daitezen, eta oposizioaren jarrera salatu du: “Hainbatek jarri nahi izan duten blokeoaren gainetik, herritarren aurrean hartutako konpromisoak betetzera goaz: haiek proposatutako proiektuak aurrera aterako ditugu”.
Presazko proiektuei lehentasuna
Partaidetzatik datozen proiektuekin batera, hiriarentzat beharrezkoak diren beste hainbat proiektu ere gehitu dituzte aurrekontuetan,eta horientzat 2.504.682,58 euro bideratuko dituzte. Hala, autobus geltoki berriaren sarbideen urbanizazioa egingo dute 1.027.000 eurorekin, Musika eta Dantza eskola berriaren obrak 714.035 eurorekin, Kirol Patronatuaren bulegoen fatxadaren berritzea 80.000 eurorekin eta Herrerako desbideratze elektrikoa 84.214,24 eurorkein. Gainontzeko 250.00 euroak erabilera orokorrerako eta hainbat inbertsio egiteko erabiliko dituzte.
80 proiektu aurrera
Hauek dira aurrekontu proiektuan bildu dituzten 80 proposamenak:
Zuzendaritza Auzoa Kontzeptua Aurrekontua
Kultura Aiete Kultur ekimenak dezentralizatzea 2.000,00
Kultura Egia Kultur Etxean Ekimenak 3.000,00
Kultura Gros Kultur Etxean Ekimenak 10.000,00
Kultura Loiola Kultur Etxean Ekimenak 2.000,00
Kultura Riberas Kultur Etxean Ekimenak 2.500,00
Kultura Txomin Kultur Etxean Ekimenak 2.000,00
Sustapena Egia Auzoko komertzioari babesa 50.000,00
Etxegintza Intxaurrondo Helduentzako 55 etxebizitza 2.435.123,42
Etxegintza Ibaeta Babes Ofizialeko 48 etxebizitza 3.113.000,00
Etxegintza Txomin Babes Ofizialeko 162 etxebizitza 100.000,00
Euskara Altza Euskara Batzordea 12.223,00
Euskara Antiguo Merkataritza kanpaina 10.000,00
Euskara Añorga Euskara Batzordea 12.153,00
Euskara Bidebieta Euskara Batzordea 8.826,53
Ongizatea Intxaurrondo Lokalen Berritze Plana 300.000,00
Ongizatea Txomin Helduentzako Eguneko Zentroa 63.000,00
Hezkuntza Altza Haurtxokoa Larratxon 16.500,00
Hezkuntza Hiriko zenbait puntu beltzen hobekuntza 50.000,00
Azpiegiturak Altza Altzako Estalkia 325.490,00
Azpiegiturak Intxaurrondo Arrobitxulo 376.072,00
Azpiegiturak Loiola Loiolako Trabesia 311.469,00
Mantenimendua Intxaurrondo Los Luises 250.000,00
Mantenimendua Antiguo Komun Berriak 100.000,00
Mantenimendua Ulia Uliako Mintegien egokitzea 15.000,00
Mantenimendua Ibaeta Ibai Ikastolako Irisgarritasuna 36.480,55
Mantenimendua Parte Zaharra Hondakin sistema berria 300.000,00
Mantenimendua Loiola Astiñene Zubia 2.062.500,00
Mantenimendua Loiola Ciudad Jardineko aparkalekua 36.600,00
Mantenimendua Ulia Rodil Paretaren konponketa 120.000,00
Mantenimendua Altza Pikabeako Irisgarritasuna 70.650,05
Hirigintza Parte Zaharra Eraikinak zaharberritzea 875.000,00
Hirigintza Martutene Urumearen bideratzea 1.969.374,71
Hirigintza Txomin Txomineko Hirigintza Proiektua 428.350,90
Hirigintza Altza Papineko errepide berria 1.493.923,18
Hirigintza Añorga Añorga bulebar bihurtzea 3.199.770,65
Azpiegiturak Parte Zaharra Bretxako egokitzapen lanak 1.000.000,00
Ingurumena Martutene Konposta 40.000,00
Ingurumena Loiolako Erriberak Guneko plana eta estudioa 27.000,00
Ingurumena Morlans Kutsadura akustikoa saihea 84.803,13
Ingurumena Bidebieta Uliako bideak 73.000,00
Ingurumena Ulia Anfibioen eta bertako espezieen babesa 24.000,00
Ingurumena Altza Baratza Publikoen Parkea Handitzea 50.000,00
Ingurumena Altza Lauhaizeta Baratza Publikoak 2. fasea 60.000,00
Ingurumena Parte Zaharra Gaueko zaraten aurrean sentisibilizazioa 5.000,00
Kirolak Aiete Aieteko Bolatokia 6.000,00
Kirolak Amara Frontoia 20.000,00
Kirolak Amara Berri Kirol-anitzetako pisten itxitura 40.000,00
Kirolak Bidebieta Kirol-anitzetako pisten itxitura 40.000,00
Kirolak Altza Altzako Kiroldegia 300.000,00
Kirolak Añorga Añorgako frontoiaren hobekuntza 80.000,00
Kirolak Altza Garai bateko N-1 egokitzea 342.955,20
Lehendakaritza Morlans, Bidebieta, Gros, Intxaurrondo Behatokia 91.000,00
Mugikortasuna Amara Berri Oinezkoen Irisgarritasunaren Hobekuntza 150.000,00
Mugikortasuna Añorga Añorga eta Antigua arteko lotura 100.000,00
Mugikortasuna Bidebieta Ordutegia handitzea 110.000,00
Mugikortasuna Egia Egiako mikrobus berria 300.000,00
Mugikortasuna Egia Peatonalizazioak, 30 guneak 260.000,00
Mugikortasuna Altza Larratxoko Pareten igogailuaren aldaketa 127.000,00
Herri Partaidetza Aiete Demokrazia zuzena 70.000,00
Herri Partaidetza Añorga Auzoetxea prozesua 10.000,00
Herri Partaidetza Bidebieta Auzoetxea prozesua eta Diru languntza 17.000,00
Herri Partaidetza Parte Zaharra Auzoetxea prozesua 10.000,00
Herri Partaidetza Bidebieta Behatokia 20.000,00
Herri Partaidetza Loiolako Erriberak Elkartearen lokala 73.000,00
Herri Partaidetza Morlans Elkarteen formakuntza 17.500,00
Herri Partaidetza Txomin Panel Informatiboak 15.000,00
Herri Partaidetza Donostia Lagunkoia 20.000,00
Herri Partaidetza Aholku kontseiluak 12.000,00
Herri Partaidetza Gizarte kontseilua 9.000,00
Herri Partaidetza Auzo elkarte bilgunea 3.000,00
Aieteko igogailuaren proiektua 35.000,00
Munto Baserriaren inguruneko aktuazioak 120.000,00
Sagueseko Urbanizazioa 750.000,00
Blas de Otero Plaza 1.200.000,00