Txikiek ere sudurrak izerditu dituzte
Gurasoen laguntzarekin edo lagunartean egin dute korrika, adinaren arabera antolatutako taldeetan.
Helduez gain, haurrek ere korrika egin dute gaurkoan. Izan ere, Egiako 3. Sudur Txiki lasterketan parte hartu dute 200 haur inguruk. Jardueran 0-2, 3-5, 6-9 eta 10-12 urte arteko mailetan banatu dira eta txandaka bost lasterketa txiki egin dituzte. Gurasoen laguntzarekin, lagunartean edo bakarka ibili dira familiako txikienak. Ondoren, opariak jaso eta euren sudurtxoak jarri dituzte.
[Gallery=183]