Eduardo Galeanoren omenezko musika eta bertso saio bat egingo dute Dokan
Idazle eta kazetari uruguaitarraren testuak xehatu eta bertsotan adieraziko dituzte.
Eduardo Galeanoren testuak xehatu eta bertsotarako moduan kokatuko dituena.
Emanaldian parte hartuko duten guztiak Bertshow proiektuaren partaide dira. Uztaila eta abuztuan zehar AEBetan zehar emanaldi sorta bat egingo dute. Proiektuaren helburua hemengo doinuak hara eramatea eta hango esperientziak hona ekartzea da, diasporarekin zubiak eraikitzea. Euskal Herriko kulturaren lagin bat diasporara eramateko asmotik sortzen da. Bederatzi laguneko delegazio bat Amerikako Estatu Batuetara joango da udan eta bertako Euskal Etxeetan emanaldiak eskainiko ditu.
Hiru ardatzeko proiektua da Bertshow: musika, bertsolaritza eta jakintzaren transmisioa uztartzen ditu. Taldeak diasporako biztanleentzat interesgarriak izan daitezkeen zenbait gaiei buruzko hitzaldiak eskainiko ditu eta baita bi ikuskizun ere. Haietako bat euskal musikaren errepaso bat izango da. Euskal bakarlari eta talde ezagunenen kantak hautatu eta prestatu ditugu eta oholtza gaineko kantaldiak nahiz mahai ingurukoak eskainiko ditugu. Bigarren ikuskizuna bertso-saio musikatua izango da.
“Haren testuen bikaintasunera iristeko itxaropenik gabe, baina haren testuetan oinarrituta” omenaldi bat egiteko gogo biziz oholtzaratuko dira Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Jokin Labayen apirilaren 30ean, Dokan. Azken aldian egin ohi duten moduan, saio musikatua izango da haiena. Normalean bertsotan erabiltzen ez diren doinuak izango dituzte horretarako. Musika-jole lanetan, Ixak Arruti (Izeberg taldeko gitarra jolea), Eneko Sierra (saxofonista) eta Urtzi Olaziregi (Beira-ko baxu jolea) izango dira. Aurkezle lanak Haritz Casabelek egingo ditu. Bera izango da