Udalak 64.657 euro bideratuko ditu bi guneen kudeaketa bultzatzeko.
-
-
(Argazkia: Donostiako Udala)
-
-
Txomin Eneako haurtxokoa. (Argazkia: Donostiako Udala)
Udal Haurtxokorik ez dagoen hiriko zenbait auzotan laguntza ekonomikoa eskainiko du udalaren Gazteria sailak. Horrela, Roteta Berri eta Txomin Eneako haurtxokoek 64.657 euro jasoko dituzte, ekintzen kudeaketa, antolaketa eta burutzea, jolasen berrikuntza, urteko aisialdiko programa finantzatzeko eta Gabonak Zuretzat programan parte hartzeko.
Gazteria zinegotzi Naiara Sampedrok azaldu duenez, Roteta Berri (Altza) eta Txomin Eneako haurtxokoak kudeatzen dituzten entitateek haurrentzat eguneroko topaleku bat eskaintzen dute eta ekintza programazio zabala prestatzen dute hurbiltzen direnentzat. Roteta Berri Elkartekoek erabilera anitzeko gela handi bat dute, txikienentzako ekintzetarako beste gela txikiago bat, laguntza-gela bat, tailerretarako gela, komunak eta bulego bat. Jarduerak ikasturte osoan zehar egiten ditzute, irailetik uztailera, arratsaldez 16:30etik 19:30era, eta 2 eta 13 urte bitarteko haurrak joaten dira .Txomin Eneako gunea berriz, udal kultur areto bat da, eta auzoko beste hainbat elkarterekin partekatzen du espazioa. Ludotekaz gain, erabilera anitzeko aretoa, liburutegia, idazkaritza, bi komunak eta harrera-pasilloa dituzte. 4 eta 12 urte bitarteko haurrekin egiten dute lan, arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.
Zinegotziaren esanetan, tokian modu naturalean sortu eta erreferente inportanteak diren zerbitzuak dira: “Bi ekipamenduak, ongizate behar batetik abiatutako proiektuak dira, haur, gaztetxo eta gazteen behar eta heziketari baliabide gehiago eskaini ahal izateko”.