192 gaztek parte hartuko dute XXVII. Gazteen Antzerki Topaketan
Hilaren 25etik ekainaren 18a arte, 16 antzezlan eskainiko dituzte.
webgunean ikusi daiteke.
Gazteen aurpegiak, protagonista
Aurtengo kartela egiten Usandizaga Ikastetxean publizitatean goi mailako zikloa ikasten ari diren ikasleek
parte hartu dute, eta aurkeztutako guztietatik Nerea Perezen lana aukeratu dute aurtengo irudia izateko. Kartela ez da bakarra, zortzi baizik, izan ere, Perezek aurtengo topaketan parte hartzen duten aktoreak bihurtu ditu kartelaren protagonista.
Gazteen XXVII. Antzerki Topaketa hasiko da hilaren 25ean, eta ekainaren 18a arte, Euskal Herriko hainbat herritako gazteek 16 antzezlan eskainiko dituzte hirian. Aurten guztira 192 gaztek parte hartuko dute topaketan, 14 eta 30 urte bitartekoak. Hezkuntza, Kultura eta Gazteriako zinegotzi Naiara Sampedrok aurkeztu du gaur topaketa, hainbat aktoreekin.
Sampedrok azaldu duenez, gazteen antzerki talde ez profesionalak sustatu eta beren lana ezagutzera ematea da topaketaren helburu nagusia, eta horretarako, aurreko urteotan bezala, parte-hartzaileei beraien antzezlanak modu profesional batean gauzatzeko eskaintzen diete, hirian ezagunak eta egokiak diren eszenatokietan: “Topaketak aukera paregabea dira parte hartzen duten gazteek beraien ekoizpen kulturalen sormen eta difusio prozesuetan aurrera egiteko. Aukera honen bidez, esperientzia positibo, atsegin eta hezitzaile bat erraztu nahi dugu, parte-hartzaileen gaitasun sortzaile eta artistikoa elementu motibatzailea bihurtuz”.
Aurten badira hainbat berrikuntza, esate baterako, aurtengo epaimahaia EHAZE Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak osatu du. Elkarteko hiru kide izango dira epaimahai kide: Eñaut Gantxegi, Jon Ander Alonso eta Jugatx Mirasolain. Hain zuen ere, epaimahaikideek antzezlan txiki bat inprobisatu dute aurkezpen ekitaldian, gazteei sortzeko eta antzerkia sustatzeko garrantzia azpimarratzeko.
Horrekin batera, Donostiatik kanpoko taldeek parte hartzeko aukera izango dute edizio honetan: Ezezagunok Los Desconocidos Antzerki Taldea (Irun), Oiartzungo Antzerki Taldea (Oiartzun), Teatro Intermendio (Bilboko Deustu Unibertsitatea) eta BigoterikGabea (Azkoitia).
Aipatutako 16 obretatik hamar Antzoki Zaharrean antzeztuko dira, lau Lugaritzen eta bi Gazteszenan. Bestalde, antzezlanetako zazpi euskaraz izango dira, beste zazpi gaztelaniaz eta bi euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira.
Topaketa ekainaren 18an amaituko da, eta sari banaketarekin batera, Lugaritzen festa bat egingo dute. Sei sari hauek
banatuko dira Topaketan parte hartu duten taldeen artean:
JUNIOR KATEGORIA (14-18 urte): Obrarik onenari: berriro antzezteko aukera eta bi emanaldietara joateko sarrerak.
Talde artistikorik onenari: Bi antzerki emanaldietara joateko sarrerak.
Eszenaratzerik onenari: Bi antzerki emanaldietara joateko sarrerak.
SENIOR KATEGORIA (18-30): Obrarik onenari: berriro antzezteko aukera eta bi emanaldietara joateko sarrerak.
Talde artistikorik onenari: Bi antzerki emanaldietara joateko sarrerak.
Eszenaratzerik onenari: Bi antzerki emanaldietara joateko sarrerak.
TALDE GUZTIENTZAKO SARIAK: Talde guztiek jasoko dute bere antzezlanari dagokion leihatilako diru-sarrera bere osotasunean. Bestalde, antzezlan guztiak bideoz grabatuko dira profesional baten eskutik, eta talde bakoitzari bere
antzezlanaren bideo kopia bat banatuko zaio.
Sarrerak hiru eurotan egongo dira salgai antzokietako leihatiletan. Taldeka joan nahi duten ikusleek sarrerak erreserbatu
ditzakete Gazteriako telefono honetara deituta 943 48 19 09. Bestalde, programazioari buruzko informazioa