Argazki lehiaketa bat antolatu dute Añorgan
Auzoko aldizkariaren azalera eramango dute irudi irabazlea, eta egileak 500 euroko saria jasoko du
25 Geltokiaren webgunean ikus daitezke.
Añorgako albiste nagusiak jasotzen ditu Añorga aldizkaria urtekariak, urtez urte. Auzotarren ekimenez egiten duten aldizkari bat izaten da, eta aurtengo azala edonork egin dezake. Izan ere, aldizkariaren azala aukeratzeko, argazki lehiaketa bat antolatu du Añorga Kirol eta Kultur Elkarteak, auzoko 25 Geltokia komunikabidearen laguntzaz.
Argazkiak egiteko gaia honakoa da: Añorga ezezaguna. Edonork parte har dezake lehiaketan, 16 urtetik gora izanez gero, baina irudiak Añorgan bertan egindakoa izan behar du. Irabazle bakarra egongo da, eta 500 euroko saria jasoko du.
Argazkiak lehiaketara aurkezpeteko azken eguna ekainaren 17a izango da. Antolatzaileek aukeraketa bat egingo dute sarituak ez diren lanekin, erakusketa bat antolatzeko, beti ere egilearen izena aipatuz.
Lehiaketaren oinarriak