Juan Karlos Izagirre izan zen boto gehien lortu zuen hautagaia.

Juan Karlos Izagirrek Odon Elorzarengandik aginte makila jaso zuen unea, 2011ko ekainean. (Argazkia: Mikel Goñi)
2011ko udal bozetan, Bildu koalizioak (ezker abertzalea, EA, Alternatiba) irabazi zuen,
21.110 boto (%24,9) eta zortzi hautetsi lortuta. Izagirre jarri zen alkatetzan, gutxiengoan.
PSE-EE geratu zen bigarren,
19.666 boto (%23,2) eta zazpi hautetsirekin. 2007ko emaitzekin alderatuz, lau zinegotzi eta zortzi mila boto inguru galdu zituen PSE-EEk. Hirugarren,
PP: 16.502 boto (%19,5) eta sei hautetsi. Ordezkaritza lortutakoen artean azkena
EAJ izan zen:
15.587 boto (%18,4) eta sei aulki.
Bilduko Juan Karlos Izagirre alkate izendatu zuten 2011ko ekainaren 11n bere taldeko zortzi botoekin, maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan hautagairik bozkatuena izan zelako. Egun hartako plenoan udalbatzar berria osatuko zuten 27 zinegotziek beraien karguak zin egin eta gero, alkatea izendatzeko bozketa egin zuten. Bertan Izagirre aukeratu zuten Udalaren buru izateko, beste bi hautagaietako inork ez zuelako gehiengo absoluturik lortu; horrenbestez, hauteskundeetako hautagairik bozkatuena izan zen alkate berria.

2011ko udal hauteskundeen emaitzak Donostian, auzoz auzo.

2011ko udal hauteskundeetako boto guztiak, Euskadi.net-en arabera.