Donostian 148.045 herritar daude botoa ematera deituta
IRUTXULOKO HITZAk udal hauteskundeen jarraipen berezia egingo du.
Zubietan Herri Batzar berria osatzeko bozketa egingo dute gaur, 9:00etatik aurrera, Alamandegin. Zubietan helbideratutako Donostiako hiru hautagaiak Narciso Arrillaga, Mikel Bengoetxea eta Fernando Iturralde izango dira.
IRUTXULOKO HITZAk udal hauteskundeen jarraipen berezia egingo du Irutxulo.hitza.eus webgunean; Donostiako udal bozetako albiste garrantzitsuenen berri emango du. Gainera, bihar zenbaki berezia argitaratuko du paperean, eta banaketa berezia egingo da hainbat gunetan.
Herritarrek hautetsontziekin dute hitzordua gaur, bi astez iraun duen udal hauteskundeetarako kanpaina bukatu ondoren. Urtarrilaren 1ean jakitera emandako hautesle-zerrendaren arabera, 148.045 herritar daude botoa ematera deituta; horietatik 727 Donostian bizi eta hauteskundeetarako boto asmoa aurkeztu duten atzerritarrak dira.
Donostian bederatzi hautagaitza aurkeztu dira: EH Bildu, EAJ, PSE-EE, PP, Irabazi Donostia, Plaz!, Ciudadanos-Herritarrak, UPyD eta PACMA. Gauza asko argitzeko daude, alderdi bozkatuena zein izango den jakitetik hasita.
EH Bilduko Juan Karlos Izagirre eta EAJko Eneko Goiaren arteko lehia zuzena aurreikusita dago, alkatetzarako lasterketan. Duela lau urte izandako lehia estuaren parekorik errepikatuko ote den ikusteko dago. Orduan, 2011ko udal hauteskundeetan, inoiz baino borrokatuagoa egon zen; kasu horretan, baina, PSE-EEko orduko alkategai Odon Elorza izan zen Juan Karlos Izagirrerekin lehia bizian aritu zena, azken unera arte. EH Bilduko zerrendaburuak 1.444 botoren aldearekin irabazi zituen hauteskundeak, EH Bilduk 21.110 boto (%24,96) eta zortzi eserleku eskuratu ondoren. PSE-EEk 19.666 boto lortu zituen (%23,25); zazpi zinegotzi, orotara. PP izan zen hirugarren indarra, 16.502 boto (%19,51) eta sei zinegotzirekin. EAJk ere sei zinegotzi lortu zituen, 15.587 botori esker (18,43%).
Udal hauteskundeekin batera,