Josune Huerta intxaurrondotarra bere etxebizitza ez galtzeko negoziatzen ari da
dekalogoarekin bat egitea”. Elkarretaratzean Irabazi Donostia alderdiko Loic Alejandro eta Amaia Martin izan dira, kaltetutako familei euren babesa adierazteko.
Santander bankuarekin negoziatzen ari diren zazpi familien egoeraren berri eman du gaur goizean Stop Kaleratzeak plataformak, Bulebarrean egin duen agerraldian. Josune Huerta intxaurrondotarra da horietako kaltetuetako bat. Huerta banandua dago eta ez du bere senar ohiaren mantenurik jasotzen. Gainera, gaitasungabeko 9 urteko seme bat du, eta 400 euroko soldatarekin egin behar die aurre eguneroko gastuei. Horrenbestez, bankuak bere etxebizitza enkantean atera du eta donostiarra bertatik kaleratzeko arriskuan dago. Egoera honen aurrean, Stop Kaleratzeak taldearen laguntzari esker, bankuarekin negoziatzen ari da. “Nire etxebizitzan bi urtez egoteko eskaera egin diot, tituludun izateari uzten diodan arte, eta alokairu sozial batean bizitzeko aukera duen arte”. Azken batean, bere semeak bizitza duin bat edukitzea nahi du, eta horren alde borrokatuko duela adierazi du.
Era berean, Stop Kaleratzeak plataformak honelako egoera bizi dutenei dei egin diete beraiekin harremanetan jartzeko, eta erakundeei ere zuzendu dira: “Asteotan eratuko diren udalei eskatzen diegu euren hiri eta herrietan kaleratzerik ez dela egongo ziurtatzea, eta