Espainiako errege ohia Donostian izango da abuztuaren 13an, zezenketen lehen egunean.
Irudian, Juan Carlos Borboikoa Maria Dolores Cospedalekin, Guadalajarako zezenketa batean.
Donostiako Aste Nagusiaren barruan, abuztuaren 13ean egingo den zezenketara
Juan Carlos Borboikoa etorriko dela iragarri dute.
2012an egin ziren azken zezenketak Illunben, eta aurten berriz egingo dituzte. Espainiako telebista publikoak, TVEk, zuzenean emango du zezenketa.
Enrique Ponce, Francisco Rivera Ordoñez Paquirri eta Jose Maria Manzanares toreatzaileek parte hartuko dute Aste Nagusiko lehen zezenketan.
Mugimendu antitaurinoa berriz suspertu da Donostian. Gaur udalbatzarrean EH Bilduk eta Irabazi Donostiak zezenketak galarazteko mozioa aurkeztu dute, baina ez du aurrera egin, PPk, EAJk eta PSE-EEk aurka bozkatu dute eta. Donostia Antitaurina Orain plataformak, beste hainbat eragileren babesarekin,
manifestazioa egingo dute abuztuaren 9an.
PCEk (Espainiako Alderdi Komunistak)
protestara deitu du Espainiako errege ohiaren bisita dela-eta. Monarkiaren aurka kalera atera eta kontrako jarrera agertzera animatu ditu herritarrak.