Hainbat kontzertu eta jarduera berezi egingo dituzte asteburu honetan Gazteszenan

Bestela ezin izan zuen moduan, musikarekin ospatuko du Donostiklubak bere hamargarren urteurrena. Jaialdi bat egingo dute, datorren asteburuan bertan, Gazteszenan, hainbat kontzertu eta bestelako jarduerekin; eta bestetik, ohiko zirkuitua ere egingo dute, betiko helburuarekin, musika independente eta alternatiboari lekua egitea, bertako taldeei garrantzia emanaz.
Jaialdiaren berri eman zuten antolatzaileek uztailean, berrikuntza gehiago sartu dituzte, ordea:
- Donostiklubaren 10 urteak argazkitan izeneko erakusketa (Juan G. Andresen argazkiekin).
- Jose Maria Lasak eta Jabi Haspik ikus-entzunezko bat sortu dute urte hauetako ibilbidea erakusteko.
- Egun bat gehituko diote jaialdiari; beraz, urriaren 1era aurreratuko dute hasiera: Live Gau Berezia. Bertan Rafael Berrio bere bandarekin eta Eraul arituko dira zuzenean.
Gazteszena izan da hamar urteko historian Donostiklubaren kontzertu gehien bildu dituen eszenatokia, beraz, ez da harritzekoa jairako leku bera aukeratu izana. Rafa Berrio eta Eraul taldeez gain, Nach eta Gallineo All Starsen hip hopa, Delorean, Crocodiles, Delorentos, Ghost Cutlure igaroko dira Egiako aretorik, besteren artean. Hitzaldiak ere eskainiko dituzte eta Donostikluba hiri market egingo dute kultur etxeko korridoreetan: arte diseinatzaileak, bigarren eskukoak arropa… aspertzeko betarik ez da izango!
Zirkuituaren lehen hiruhilekoan, hamahiru kontzertu
Zirkuituari dagokionean, lehen hiruhilekoa urritik abendura izango da. Zehazki, hamahiru kontzertuk osatuko dute eta tartean izango dira, Steve Wynn, Bassmati+Bidaur, Hamlet, Lauroba, Ama… urriaren 13an izango da lehen kontzertua, Dabadaban, Girl Bandekin; hiruhileko azken kontzertua, berriz, Bukowskin eskainiko du Will Johnsonek.
Donostikluba Jaialdia
- Urriak 1, osteguna, Gazteszenan
20:00 (12 euro). LIVE GAU BEREZIA: RAFAEL BERRIO (banda) + ERAUL
- Urriak 2, ostirala, Gazteszenan
21:00 (13-16 euro). HIP HOP GAUA: NACH + GALLINERO ALL STARS
- Urriak 3, larunbata, Gazteszenan
DONOSTIKLUBA X. URTEURRENA
ARETO NAGUSIAN
23:00-06:00 (15 euro)
Delorean, Crocodiles, Delorentos, Ghost Cutlure
KULTUR ETXE OSOAN
17:00-05:00
· ERAKUSKETA ARETOAN
Argazki erakusketa eta Donostiklubaren 10 urteak ikus-entzunezkoa.
· HITZALDI ARETOAN
18:45. Pumuky, 20:30 Cuello
· TERRAZA
19:00 -22:00. Layabouts (38 urte, The Ramones Its Alive kontzertu berezia) + SEXY ZEBRAS
· KORRIDOREETAN
17:00-22:00. Donostikluba hiri market (Arte diseinatzaileak, bigarren eskukoak….)
18:00. Indigo&Izaro
18:45-20:30. Market DJs
20:30. Ventura
21:15-22:30. Market DJs
DONOSTIKLUBA ZIRKUITUA.
2015EKO LEHEN HIRUHILEKOKO KONTZERTUAK: