Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Ez ohiko kirol jarduerek 47.300 euroko diru laguntza jasoko dute

Aurten egindako 26 jardueren artean banatuko dute dirua.

26. Lilatoia

Lilatoia, Bulebarrera heltzen. (Argazkia: Eneritz Arrillaga)

Donostiako Udalak 47.300 euroko partida bat onartu du ez ohiko kirol jardueren artean banatzeko. Martin Ibabe Kirol zinegotziak kirol jardueren garrantzia nabarmendu du. Bere esanetan “txapelketak antolatzea ona da hiriko ekonomiarentzat, turismoa eta ekonomia sustatzeaz gain, hiriaren irudi ona zabaltzen laguntzen dutelako”. Hala, aurrerantzean ere ahalik eta txapelketa eta kirol proba gehien antolatzeko baliabideak eskaintzeko borondatea erakutsi du. Hauk dira diru laguntza jasoko duten 26 kirol jarduerak:

Donostiako Triatloia

Lilatoia

C.D.Egia-El Diario Vasco Eskubaloi Txapelketa

Behobia-Donostia Oinezko lasterketa

Donostia Hiria Tiro Olimpiar Nazioarteko Txapelketa

Easo kopa (Saskibaloia)

Donostia hiria Nazioarteko Xake Txapelketa

Espainiako jubenil kirolarien pista estaliko txapelketa

Espainiako beterano kirolarien pista estaliko txapelketa

Nazioarteko Donostia Hiria Torneoa emakumezkoen Areto Beisbola

Naziarteko Nazioen arteko Xake Match-a

Donostiako Nazioarteko Maratoia

Donostiako nazioarteko krosa

Groseko Nazioareko Xake Irekia

Behobia-Donostia helbarriak

Donostia Hiria Naziarteko Estropada (Vela)

Donostiako maratoi erdia

Erregetako Nazioarteko Krosa

European Goleen Oldies rugby

Estropada akademikoa

Anoeta Lauh txirrindularitza

Emakumezkoen eta Gizonezkoen Europako Wako txapelketa

Espainiako patinaje Txapelketa

Nazioarteko Tiro Txapelketa

HITZAkide HITZAkide