Uliako Lore Baratzak proiektuak elkartasuna adierazi dio Kortxoeneari
“Gaur Ulia minez dago, auzoko gune bat kendu nahi digutelako. Zertarako eta hemen ere etxebizitzak egiteko?”, adierazi dute Uliako Lore Baratzak proiektuko kideek. Ulian ez dituztela etxebizitza gehiago behar plazaratu dute, ez Kortxoenean egin nahi dituztenak, ezta Uliako mintegi zaharretan aurreikusita daudenak ere.
Modu burujabean kultur eredu alternatibo baten alde lan egin duten guztiei, eta Kortxoenea aurrera eraman duten, gazte, artista, pertsona eta kolektibo guztiei elkartasuna adierazi diete.
Iaz hasi zuten Uliako Lore Baratzak proiektua, udal mintegi zaharretan. Uliako auzo elkartearen 40. urtemugarekin bat eginez, udal mintegietan komunitatearentzako parke bat abian jartzeko baimena lortu zuten auzotarrek. Halere, jakitun dira udalak bertan etxebizitzak egiteko plan bat duela, eta «bermerik gabeko» baimen batekin ari direla lanean.