Markak hausten jarraitzen du Behobia-Donostia lasterketa ezagunak. Guztira 34.000 lagunek eman zuten izena, baina horietatik 28.262 korrikalari izan ziren azkenean helmuga zeharkatu zutenak, 51. ekitaldian. Beroaren eraginez, denborak beste urte batzuetakoak baino apalagoak izan ziren orokorrean, baina giro ezin hobea izan zen, urtero legez. Carles Castillejo izan zen azkarrena, lasterketa irabaziz, eta emakumezkoetan, berriz, Raquel Gomez espainiarra izan zen lehena: 1:13:39. Castillejok ezin izan zuen ordubete baino gutxiagoan egin ibilbidea, baina denbora oso ona egin zuen: 1:01:12. Behobia-Donostian lehen aldiz hartu zuen parte kataluniarrak, eta erraz nagusitu zen. Jaume Leiva izan zen bigarren sailkatua (1:03:33), eta Jose Carlos Hernandez hirugarrena. Emakumeen podiuma, berriz, Elena Loyok eta Paula Mallobrek osatu zuten.
Berriro ere beltzez jantzi da Behobia-Donostia lasterketa. Jose Jabier Sueskun 31 urteko korrikalaria bihotzekoak jota hil zen lasterketan. Duela bi urte, beste korrikalari nafar bat hil zen. Sueskun Berbintzanakoa zen. Helmuga zeharkatu ondoren eman zion bihotzekoak, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Lagunekin eta sendiarekin joan zen Behobiara lasterketan parte hartzera. Helmugan bertan zegoen kanpainako ospitalean artatu zuten lehenik, baina hango arduradunek ospitalera bidaltzea erabaki zuten. Donostia ospitalean, baina, haren heriotza egiaztatu besterik ezin izan zuten egin. Kirolaria zen, eta gertukoek zaindu egiten zela azpimarratu dute. Sueskunez gain, beste bost korrikalari zainketa intentsiboetako unitatera eraman behar izan zituzten. Behobian, irteeran, ikusle bat hil zen.
Argazki Bilduma
Igandean Behobia-Donostia lasterketan parte hartu zenuen? Proba herrikoirik jendetsuena ikustera joan zinen? Animatu eta bidali irudiak IRUTXULOKO HITZAra, donostia[abildua]hitza.eus helbidera. Selfie-ak, kuadrillako argazkiak, lasterketaren ondorengo bazkarikoak, goizean goiz probara joaten zaretenekoak, animatzaileenak, mozorrotutako korrikalarienak… Zuen irudiak ikusteko gogotsu gaude! Irudi bilduma handi bat osatu nahi dugu gure webgunean.
Behobia-Donostia lasterketari buruzko albiste bilduma guztia hemen.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea