Manuela Carmenak hitzaldi bat emango du Deustuko Unibertsitatean
Madrilgo alkatea 'Bizitzeko hiriak, elkarrekin bizitzeko hiriak' zikloaren barruan ariko da.
DeustoForum Gipuzkoak antolatutako hitzaldi zikloaren barruan, Madrilgo alkate Manuela Carmena ariko da bihar, hilak 10, hizlari gisa. Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean izango da hitzaldia, 9:30ean. Aurreko jardunaldietan Dario Nardella Florentziako alkatea, George Ferguson Bristolekoa, eta Ada Colau, Bartzelonakoa izan dira. Zikloa amaitzeko, Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko alkateen solasaldia egingo dute, 2016. urteko martxoaren 17an.
Saio guztiak Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean izango dira, goizeko 09:30ean hasita, eta edonor joan daiteke bertara. Jardunaldietara joateko, izena eman behar da deustoforum.gipuzkoa@deusto.es helbide elektronikora mezua bidalita edo 943326278 telefonora deituta.