Laboral Kutxa eta Donostia 2016ren arteko akordioa sinatu dute. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Donostia 2016k eta
Laboral Kutxak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute. Horrela, Laboral Kutxa babesle berezi bihurtuko da. Bi izango dira diruz babestuko dituen proiektuak:
Erronkak eta
Europar Elkarrizketak.
200.000 eta 500.000 euro arteko ekarpena izango dela adierazi du Javier kortajarena Laboral Kutxako lurralde zuzendariak.
Dena dela, entitateak egingo duen ekarpena ez da ekonomikoa izango soilik. Bazkide estrategikoa izango da kultur proiektuaren eraikuntzan, eta Laboral Kutxak antolatu ohi dituen bi jarduera txertatuko dituzte
Elkarrizketak proiektuaren baitan. Batetik,
Etika, Humanismoa eta Zientzia elkarrizketak zikloaren bederatzigarren edizioa, eta bestetik,
Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria, 2016. urtean.
Kortajarenaren esanetan, Laboral Kutxak “eskarmentu handia du gizarteari eta pertsonei eragiten dieten erronken inguruan gogoeta sustatzen duten jardunaldiak antolatzen”, eta 2016. urterako prestatu dituzten jarduerak “bereziak” izango direla aurreratu du.
Eneko Goia alkatea eta
Pablo Berastegi Donostia 2016ren zuzendaria pozik agertu dira akordio berriarekin. Horrelako babesleak “kultur hiriburutzaren gorputza osatzen duten jarduerak aurrera ateratzeko berme” direla esan du Berastegik.