San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteko kideek aukeratu duten hileko pieza da.

Mikel Laboaren gitarra, San Telmo Museoan. (Argazkia: San Telmo Museoa)
San Telmo Museoaren Lagunen Elkartearen ekimenez, hilero museoaren pieza bat hartu eta horren inguruko hitzaldia ematen du aditu batek. Abenduan, eta
Euskararen Nazioarteko Egunaren aitzakian,
Xabier Kerexeta historialari eta kultur kudeatzaileak
Mikel Laboaren gitarra hartuko du hitzaldiaren ardatz gisa. Igandean emango du hitzaldia,
San Telmo Museoan, 12:00etan.
Marisol Bastidak museoari utzi zion Mikel Laboaren gitarra, depositoan. Bastidak azaldu zuen musikari antiguatarraren gitarra kuttunetakoa zela, bereziki gustuko zuela gitarraren materialagatik – Brasilgo palisandroaren egurrarekin egina da dago-.
1976. urtekoa da gitarra da, eta San Telmo Museoan, trantsizioaren inguruko urteetan gizarte mugimenduekin zerikusia duen atalean aurkezten da,
Jendartean bizi sailean. Mikel Laboaren gitarrari buruzko hitzaldiak bat egingo du
Ikimilikiliklik erakusketarekin. Laboaren garaia eta berarekin aritu ziren sortzaileen lanak ezagutzeko aukera ematen du proiektu honek.