Igarotako bidearen kronologia bat

Jokalariei konfiantza emateko prest iritsi da Porfi Fisac

Fisac eta Arzallus, entrenatzaile berriaren aurkezpenean. (Argazkia: Aritz Sorzabal)

Fisac eta Arzallus, entrenatzaile berriaren aurkezpenean. (Argazkia: Aritz Sorzabal)

Porfi Fisac aurkeztu dute gaur Gipuzkoa Basketeko entrenatzaile gisa. Lehen entrenamendua atzo zuzendu zuen, eta, momentuz, iraultza handiegirik egin gabe, jokalariek konfiantza berreskura dezaten lan egingo du. “Euren buruan sartuko naiz, euren gaitasunetan sinetsi dezaten”, esan du. Momentuz, dagoenarekin egingo dutela aurrera nabarmendu du, inolako erabakirik hartu gabe, jokalariei dagokienez. Larunbatean egingo du debuta aulkian, Andorran. Irabaztera irtengo direla esan du, egoerak hala eskatzen duelako. Gipuzkoa Basketeko presidente Nekane Arzallusek Fisac “mentalitatea” eta “izaeragatik” aukeratu dutela adierazi du. Izan ere, entrenatzaile berria aski ezaguna da klubean, Gipuzkoa Basket ACB Ligara igo baitzuen 2006. urtean, ezustean. Kargutik kendu duten entrenatzailea, Jaume Ponsarnau, gogoan izan du Arzallusek, eta haren lana eskertu du gaurko aurkezpenean.  
HITZAkide HITZAkide